Azken berriak

6. Mailakoei agurra

publicado a la‎(s)‎ 23 jun. 2017 1:35 por Kareaga Goikoa Eskola   [ actualizado el 23 jun. 2017 1:36 ]

Ekainak 22an, osteguna, eskola osoak 6. mailakoei agurra egin genien. Oso egun hunkigarria izan zen, emozioz eta negarrez beterik. Gure desio onenak bidaltzen dizkizuegu eta gu bisitatzera gonbidatzen zaituztegu! Ondo izan!


Kurtsoa bukatzeko azken txangoen datak

publicado a la‎(s)‎ 30 may. 2017 6:18 por Kareaga Goikoa Eskola   [ actualizado el 30 may. 2017 6:18 ]


  

 Urtero bezala ikasturte bukaerako txangoak egiteko garaia iritsi zaigu. Hauek izango dira gure helmugak:

  • Bigarren Zikloa: Pozalagua, ekainaren 1ean
  • Hirugarren Zikloa: Bird Center, ekainaren 15ean
  • Haur Hezkuntza: Meñaka-Bakio, ekainaren 16an
  • Lehen Zizloa: Karpin Abentura, ekainaren 20an




SUGAR: Gozo bat oso mingotsa

publicado a la‎(s)‎ 30 may. 2017 1:56 por Kareaga Goikoa Eskola   [ actualizado el 30 may. 2017 2:02 ]



   Munduko Osasun Erakundeak dioen arabera, eguneko 25 gr azukre baino gehiago ez genuke hartu behar.

   E
likagaiek gehigarri moduan duten azukre kantitatearen hausnarketa egingo dugu eskolan, hiruhilabete honetan zehar. 
Honen ildotik, eskolako sarreran erakusketa txiki bat atondu dugu. Nahi baduzu, pasatu zaitez ikustera, eta atera zure ondorioak.  

Korrika txiki Basaurin

publicado a la‎(s)‎ 2 may. 2017 1:53 por Kareaga Goikoa Eskola   [ actualizado el 30 may. 2017 2:28 ]

    

   Pasaden martxoaren 31n, Basauriko eskolakook Korrika Txiki ospatu genuen.
Egun horretako gure argazkiak ikusi nahi badituzu, egin klik.



Kareaga, elikadura orekatua eta osasuntsua bultzatzen

publicado a la‎(s)‎ 19 mar. 2017 11:26 por Kareaga Goikoa Eskola   [ actualizado el 1 abr. 2017 5:00 ]


   Pasaden ostiralean, "Fruta eguna" antolatu genuen. Ekintza nagusia hamaiketarako fruta ekartzea izan zen; eta holan gertatu zen.Gehienok fruta ekarri genuen eskolara. Fruta jateak osasuntsuago egingo gaitu, eta jasangarriena izateko bertakoa eta sasoikoa jan egin behar dugula birgogoratu ere egin genuen. Gainera, aluminizko paperean ekarri beharrean, gure betiko gomendio eta ohitura bete genuen, taperrean ekartzea.
Egun horretako argazkiak ikusi nahi badituzu egin klik argazkiaren gainean.

https://drive.google.com/drive/folders/0B8NA72lKx3i1R2pwU2F4VlJEanM?usp=sharing



Kareagako Euskal Inauteriak

publicado a la‎(s)‎ 3 mar. 2017 7:18 por Kareaga Goikoa Eskola   [ actualizado el 7 mar. 2017 7:51 ]

   Otsailaren 24an Euskal Inauteriak ospatu genituen. Oso egun dibertigarria izan zen. Pena eguraldiak ez zigun lagundu eta erakustaldia gimnasioan egin behar. Dena den, dantzak oso polita geratu ziren. Hona hemen egun horretako argazkiak, baita bideoak ere.

https://drive.google.com/drive/folders/0B8NA72lKx3i1UWNrTFA4LWlZNjg?usp=sharing

   
                          
 

Gabonetako erakusketa

publicado a la‎(s)‎ 20 ene. 2017 6:25 por Kareaga Goikoa Eskola   [ actualizado el 3 mar. 2017 7:36 ]

   Eskolako talde guztiek, hiruhilekoan zehar egindako eskulanekin erakusketa ikusgarria antolatzen dugu liburutegian. Aita/ama-ren batek ez badu aukerarik izan ikustera etortzeko, hemen dituzue ateratako zenbait argazki.


Olentzero eguneko argazkiak

publicado a la‎(s)‎ 20 ene. 2017 6:14 por Kareaga Goikoa Eskola   [ actualizado el 23 ene. 2017 6:52 ]

Olentzeroren bisitaldiaren argazkiak ikusteko klikatu hemen.


Kareaga, euskararen aterpea

publicado a la‎(s)‎ 5 ene. 2017 8:11 por Kareaga Goikoa Eskola   [ actualizado el 23 ene. 2017 6:52 ]

   Abenduaren 3-an euskararen nazioarteko eguna ospatu da eta eskolak, urtero legez, bat egin du ospakizun honekin. Egunean zehar, talde guztiek ekarri dituzte euskararen aldeko aldarrikapenak.
Jardueraren irudiak ikusi nahi badituzu, hona hemen estekak:

Kareagako mannekin challenge-a

publicado a la‎(s)‎ 15 dic. 2016 3:46 por Kareaga Goikoa Eskola   [ actualizado el 22 dic. 2016 6:45 ]

   Eskolak ere, bere gain hartu nahi izan du modan dagoen maniki erronka. Talde batzuek prestatutako irudiekin, bideo hau egin dugu. Ea zuen gustukoa den. BIDEOA IKUSI


1-10 of 14