Nortzuk gara

   Kareaga Goikoa Haur eta Lehen Hezkuntzako D ereduko ikastetxe publikoa da. Basauri herrian kokatuta dago, Kareaga auzoan, Bilbo Handia eskualdean.

   Gure ikastetxea auzoko eskola da, eta familia askorentzat, seme-alabak eskolatzeko, lehenengo erreferentea izaten da. Aldi berean, gurasoek hainbat modutan hartzen dute parte eskolako kudeaketan.

   Kareaga Goikoa lerro bakarreko eskola da, 230 ikasle ingururekin. 20 bat irakaslez osatutako klaustro egonkorra dugu, eta irakasle guztiok  hartzen dugu parte urteko formazioan.

   Gure printzipioek eskolaren nortasuna adierazten dute: eskola euskalduna, inklusiboa, ekologikoa eta berritzailea da; bizikidetza eta hezkidetza bultzatu eta pertsonaren garapen integrala sustatzen duena.

   Hala, 1997.urtean, Emakunde euskal Erakundearen Hezkuntzako arloko 1.saria jaso genuen, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan errespetuzko jarrerak eta bizikidetza eta hezkidetza balioak lantzeko materialak sortzeagatik.

 2014. urtean " Eskola Jasangarria" agiria ere lortu genuen.