Agenda 21

   Eskolako Agenda 21 da gure hezkuntza komunitatearen konpromisoa eta ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumena eta alderdi soziala hobetzeko ekintza plana.Natura eta gizakien arteko erlazioak sortzen duen ereduaz sentsibilizazioa eta ezagutza landuko duen eskola amesten dugu, besteak beste elikadura burujabetza eta jasangarritasuna bultzatuz.

   Hauek dira gure Eskolako Agenda 21en funtzezko oinarriak:
  • Eskolaren ingurumena hobetzea.
  • Ikasleei natura maitatzeko, errespetatzeko eta gozatzeko aukerak eskaintzea. Horretarako besteak beste, ortua lantzen dugu.
  • Udal foroan  parte hartzea.
   Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat aukeratzen da, eta horren inguruan lantzen da programa. Gaia aztertu eta eskolaren eta eskolako ingurune hurbilenaren egoeraren diagnostikoa egiten da. Azkenik, ikastetxeak hobetu beharreko ekintzak definitzen ditu,  eta abian jartzen ditu. Era berean, Udalari herria  hobetzen laguntzeko ekintzak proposatzen dira.










Gure Blogarekin lotura!!

http://www.agenda21kareaga.blogspot.com.es/