Eleaniztasun planak
EUSKARA/ESPAÑOL
Eleaniztasunerantz
A Eredua
Ikastetxeko hizkuntza-proiektua, irakurketa-plana lehentasuntzat hartuta eta hizkuntzen tratamendu integral eta integratuaren ikuspuntutik garatuta.
Ebaluazio Diagnostikoaren emaitzak aztertuta hobetu ahal ditugula uste dugu, eta hurrengo ikasturteetarako hobekuntza planean Hizkuntza Komunikaziorako konpetentzia hobetzeko jarduerak txertatuko ditugu gure urteko planetan, hizkuntza-komunitate osoa inplikatuz.
Proiektuaren helburuak
Gure nahia da arlo eta ikasgai guztietatik abiatutako jarduera-plan bateratu eta global bat planifikatzea eta antolatzea, ikasleen irakurtzeko eta idazteko gaitasuna garatzea eta irakurtzeko ohitura sustatzea helburu duen plan bat. Gure ustez, gaitasun horiek garatzeak gainerako gaitasunen garapena ekarriko du.
Gure iritziz ere, gure ikasleen emaitzek hobera egin lezakete, baldin eta eskolatik akordio komunak dituen eta hizkuntzen tratamendu integratua duen proiektu batean lan egiten badugu. Eta ziur gaude, gainera, irakurmena eta idazkera hobetuz, klaustroan kezka gehien sortzen duen alderdietako bat hobetuko dugula: ahozko adierazpenean gaitasuna.
Eta azkenik, familiak prozesu horietan inplikatzea eta parte hartzea oso garrantzitsua baloratzen dugu, eta, horregatik, familiei komunikazio-gaitasuna eskuratzearen parte izatera gonbidatuko dituzten jarduerak programatuko ditugu.
Horregatik guztiagatik, gure helburuak hauek izango dira:
HELBURU ESTRATEGIKOAK
Umeengan irakurtzeko zaletasuna sustatzea, irakurtzea gozatzeko eta denbora gustura pasatzeko beste aukera bat delako.
Ikasleen komunikazio gaitasuna hobetzea.
Eskolan lantzen diren hizkuntzen tratamendu bateratu eta integral batera ailegatzea
Gure Hizkuntza Planaren oinarri sendoak definitzea eta plana bera diseinatzea.
Familien partaidetza bultzatzea.
B Eredua
Ikastetxeko hizkuntza-proiektu eleaniztuna, euskara ardatz hartuta eta curriculum-alor edo -gaiak atzerriko hizkuntzetan irakastean zentratuta.
Gaur egungo gizarteko eskakizuna hizkuntza bat baino gehiago ezagutzea eta menperatzea izanez, gure ikasleek euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez konpetentzia praktikoa eta eraginkorra lortzeko asmoz, gure eskolak eleaniztasun proiektuan murgiltzea erabaki zuen pasadan ikasturtean.
HELBURUAK
· Ahozko ulermena eta ahozko adierazpen konpetentzia hobetzea:
Motibazioa, jakin mina eta interesa handitzea ikasleen artean.
Jariotasuna erraztea eta ezintasunaren mugan dauden ikasleei bultzada ematea.
· CLIL (Content and Language Integrated Learning) ikuspegian oinarrituta ikasgai bat ingelesez lantzea: Plastika ingelesez.