IKT

EUSKARA/ESPAÑOL

Gure ikastetxea Ikastetxe Heldutasun Teknologikoaren ereduan sartuta dago. Proiektu honen bidez gure jarduera aurrera eramaten saiatzen gara, bai ikasleekin zuzenean egiten dugun lanean, bai eskolako gainerako arlo guztietan.

Proiektuak 3 garapen maila ditu eta 2017-18 ikasturtean Kareaga Goikoa HLHI-k oinarrizko maila gainditzea lortu zuen.

Gainera, gure ikastetxean IKT-en erabilera hobetzeko lan egiten dugu. Asmo horrekin arbel digitalak jarri ditugu ikasgela guztietan urte hauetan zehar, gure ikasleen garapen digitalean laguntzeko oso tresna baliagarria dela ikusten dugulako.

Gainera, Lehen Hezkuntzako 3. zikloan Hezkuntza Sailak ezarritako Eskola 2.0 proiektua dugu martxan. Ondorioz, 5. eta 6. mailako ikasle bakoitzak ordenagailu miniportatil bat du eskolan eskuragarri eta sarera konektatuta.

Informatika gela dugu 13 ordenagailuz hornituta, eta eskolako ikasle guztiek tutoreekin batera joaten dira.

2021-2022 ikasturtean minieramangarri mailegua martxan ipini genuen gure ikasleei laguntzeko.

2022-2023 ikasturtean Plan digital berria martxan jarri genuen.

Proiektu Digitala.pdf